Anoetako jaiak iragartzeko kartel lehiaketa deitu dute

Ataria 2019ko apirilaren 8a

Lanak, apirilaren 29ra arte aurkeztu beharko dira udaletxean edo liburutegian.

Kartela festetako egitarauaren azala egiteko erabiliko da eta hortaz, karratua beharko du izan, gehienez, neurri hauetakoak: 29,7 zm. x 29,7 zm. Erabili beharreko teknika librea izango da, eta eskuz egindako marrazkiak, akuarelaz egindakoak eta abar onartuko dira. Formatu digitalean ere aurkeztu ahal izango dira, kasu honetan, gutxienez, 300 ppi-ko erresoluzioarekin eta JPG formatuan. "Anoetako Jaiak 2019" testuak agertu beharko du kartelean.

Lanarekin batera, kartazal itxi batean, egilearen datuak sartuko dira (izen-abizenak, helbidea, telefonoa eta adina). Kartazalaren kanpo aldean eta kartelaren atzeko aldean, berriz, egilearen goitizena agertu beharko dira.

Pertsona bakoitzak, hiru lan aurkeztu ahal izango ditu gehienez eta epaimahaiak erabakiko ditu sariak. Anoetako Jai Batzordeko kideek osatuko dute eta bi sari banatuko dituzte: ikastolakoentzat, Kuku-Loren erosteko 40 euroko bonu bat jasoko du kartelaren egileak; gainerakoentzat, 120 euroko saria jasoko du irabazleak. Bi kartel saridunak, 2019ko festetako aldizkarian azalduko dira: bat azalean, eta bestea, barruko orrialdeetan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!