Anoetako emakumeon aniztasuna jarri nahi dute mahai gainean, elkarrengana hurbildu, eta hainbat gairi buruz dituzten ikuspegiak partekatzeko.
Tolosaldea Garatzeneko Migrazio teknikariak eta Guretzako Emakume Taldeko dinamizatzaileak lagunduko dute solasaldia dinamizatzen. Saio "dinamikoa eta aberatsa" izango dela jakinarazi dute.
Bertaratzea konfirmatzea eskatu dute, kultura@anoeta.eus helbidean.