'Anoeta baserritik elikatzen' jardunaldiak ostiralean hasiko dira

Ataria 2019ko martxoaren 20a

Eskutuko Haziak taldeak eta Anoetako gazte asanbladak elkarrekin antolatu dituzte ekimenak martxoaren 22tik apirilaren 12ra bitartean.

Hau da Anoeta baserritik elikatzen jardunaldien barruan, Anoetako gaztetxean antolatu diren hiru ekitaldiak:

Martxoak 22, ostirala

18:00. Ekoizle Agroekologikoak mahai ingurua egingo da. Ane Gorosabel, Arrasateko Elkoro baserrikoak; Nekane Tomasene, Lezoko Lurraren Orenako kideak; eta Anoetako Sarobe baserriko Gregorio Zuaznabarrek hartuko dute parte.

Apirilak 6, larunbata

11:00. Nola dago Anoetako basoa? galdera horri erantzuteko, mendi ibilaldia antolatu dute. Anoetako basoaren bilakaera nolakoa izan den azalduko du Eskutuko Haziak lan taldeak.

Apirilak 12, ostirala

18:00. Zer da baso agroekologikoa? aurkezpen ekitaldia egingo da gaztetxean. Baso ereduak nola izan behar duen azalduko dute. Anoetako basoaren inguruko ikerketaren ondorioen aurkezpena egingo du Eskutuko Haziak lan taldeak .

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!