Etxebizitza beharraren inguruko programa abiatuko dute Anoetan

Ataria 2019ko martxoaren 7a

Anoetako Udalak, herritarren etxebizitza beharrak asetzeko nahian eta etxebizitza hutsak betetzeko asmoz programa bat jarriko du martxan. Aurkezpen ekitaldia, liburutegian egingo da, martxoaren 12an, 19:00etan.

Etxe bila dabiltzanei eta etxejabe direnei luzatu die deia Anoetako Udalak: "Herrian etxebizitza bila bazabiltza edo berme nahikoekin zure etxebizitza alokatu nahi baduzu. Hemen duzu bidea".

Hirigintza feminista eta parte hartzailea lantzen dituen Dunak elkarteak dinamizatuko du prozesua. Aurkezpen ekitaldia, Anoetako liburutegian egingo da, martxoaren 12an, asteartea. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!