Greba feministari begirako mobilizazioak antolatu dituzte Anoetan

Ataria 2019ko otsailaren 26a

Mugimendu feministak deitu duen grebarekin bat egin dute Anoetako emakumeek eta planto egiteko hainbat ekitaldi antolatu dituzte.

Martxoaren 8an izango diren mobilizazioak Anoetan:

08:45. Kalejira plazatik ikastolara.

10:00. Kotxe karabana Tolosara.

12:00. Manifestazioa Tolosan.

14:00. Bazkaria. Ondoren dinamikak eta tertulia.

Bazkaria eta ondorengo dinamikak emakumeentzat bakarrik izango dira. Kontsumo grebarekin bat eginez, bazkaria autogestionatua izango da. Beraz, emakumeei dei egiten diete janaria etxetik eramateko eta denen artean konpartitzeko.

19:00. Manifestazioa.

Manifestazioa mistoa izango da, baina protagonistak emakumeak izango dira, gizonezkoak bigarren planoan geratuko dira.

21:00. Afaria.

Afaria mistoa izango da, baina hau ere autogestionatua: bakoitzak eraman beharko du etxetik, eta bat egin ahal izango du kontsumo grebarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!