M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2019

Informazio banaketa eta bilera, martxoaren 8ko grebari begira

Ataria 2019ko otsailaren 19a

Gaur, 19:00etan, grebaren zergatien eta Anoetan egingo diren ekitaldien informazioa zabaltzeko informazio banaketa egingo da, eta ondoren, bilera egingo da liburutegi zaharrean.

 

Bestalde, otsailaren 23an, larunbata, 11:00etatik aurrera, lanerako espazioa irekiko dute Anoetako plazan. Dekorazioa egin, apainketa, mahai informatiboa jarri, megafonia....emakume guztiekin osatu eta prestatu nahi dute martxoaren 8a eta horretarako baliatuko dute larunbat goiza.

Horretaz gain, otsailaren 24an, Alu ulu antzerki foroa izango da Anoetako Gaztetxean, 17:00etan. Emakumeen sexualitateari buruz hitz egiten duen antzerkia da. Antzerki hau gizon eta emakumeei zabalduta egongo da, noski.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!