Ander Uranga atleta Espainiako absolutu mailako txapelketan lehiatuko da

Ataria 2019ko otsailaren 15a

Ander Uranga, iaz, Espainiako 18 urtez azpiko txapelduna izan zen 200 metrotan.

Asteburu honetan, Malagako Antequera herrian egingo da Espainiako pista estaliko atletismo txapelketa, absolutu mailan. Bertan Tolosa CF-ko Ander Uranga anoetarrak parte hartuko du, 200 metroko proban.

Aurreko asteburuan Donostian jokatutako Euskadiko absolutu mailako txapelketa irabazi zuen Urangak, 22,02 denbora eginez. Denbora horrekin bere marka pertsonala lortu zuen. Hain justu, marka hori hobetzeko asmoz joango da Espainiako Txapelketara atleta anoetarra. Kanporaketak bihar izango dira, 11:30ean hasita.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!