Maider Mendizabal, txapeldunorde Emakumea Pilotari Txapelketan

Ataria 2019ko otsailaren 11

Maider Mendizabal, finalaren une batean. GIPUZKOAKO PILOTA FEDERAZIOA

Eskuz binakako Emakumea Pilotari Txapelketaren lehen mailako finala jokatu zen ostiralean, Zestoan, eta Maider Mendizabal anoetarrak, Nora Mendizabal bikote zuela, 22-12 galdu zuen Urien-Espinar bikotearen aurka.

Hasieratik txapeldunek tartea ireki zuten markagailuan, eta 10-2 jarri ziren. Ondoren, abantaila horri eustea nahikoa izan zen partidaren bigarren zatian txapela eramateko. Txapeldunordeak saiatu ziren markagailuari buelta ematen, baina ezinezkoa izan zen. Espinar izan zen partidako onena.

Ligaxkan elkarren aurka jokatutako partidarekin zerikusirik ez zuen izan finalak, ligaxkan Mendizabal-Mendizabal bikotea gailendu baitzen.

Lehen mailako finalaren aurretik bigarren mailakoa jokatu zen Zestoako pilotalekuan, eta bertan Zubizarreta-Badiola bikoteak 22-14 irabazi zion Arteaga-Agirre bikoteari.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!