Maider Mendizabal, Emakumea Pilotari Txapelketako finalean

Ataria 2019ko otsailaren 8a

Maider Mendizabal pilotari anoetarrak Emakumea Pilotari Txapelketako finala jokatuko du, eskuz binaka, gaur, 18:30ean hasiko den jaialdiaren barruan.

Nora Mendizabal bikotearekin batera, Urien-Espinar izango dituzte aurkari, Zestoako Gurutzeaga frontoian jokatuko duten finalean.

Mendizabal lehen mailan ari da parte hartzen, eta aurreko asteburuan lortu zuen finalerako txartela, finalerdian Arrieta-Araiztegi bikoteari 22-18 irabazita. Urien-Espinar bikoteek finalerako zuzeneko txartela lortu zuten, ligaxka lehen postuan amaituta.

Jaialdiko lehendabiziko partida bigarren mailako finala izango da, Arteaga-Agirre eta Zubizarreta-Badiola bikoteen artean.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!