Belaunaldi ezberdinetako 35 emakume bildu dira Anoetan

Ataria 2019ko otsailaren 6a

Anoetako emakumeen arteko harremanak saretu asmoz, otsailaren 2an, liburutegian bildu ziren, 'Zer da zuretzat feminismoa?' galderaren bueltan dinamika ezberdinak egin zituzten.

"Kontzeptu eta teoria potoloa bada ere, zaintza erdigunean jarri eta egunerokotasuneko egoerak aztertu genituen", esan dute tailerrean bildutako emakumeek. "Zer nolako sentimendu eta zapalkuntzak jasaten ditugun hausnartu genuen, amaieran, jolas baten bidez, feminismoaren definizioa osatu arte".

Larunbat arratsalde "goxoa" pasa zutela azpimarratu dute, "bakoitzaren bizipenetatik, belaunaldien arteko ezberdintasunetatik, jolasean eta umorez harremanak sendotuz. Ziur gaude aurrerantzean ere jarraituko dugula horrelako topaketak egiten".

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!