21. Korrika - 2019

Korrika batzordearen bilera ostiralean

Ataria 2019ko otsailaren 6a

Hurrengo bilera, otsailaren 8an, ostiralean, arratsaldeko 17:15ean egingo dute udaletxeko pleno aretoan, eta herritar guztiak gonbidatzen dituzte bertan parte hartzera, "gustuko ekintzak elkarrekin antolatzeko".

Anoetako Korrika Batzordeak adierazi duenez, "gautxoria izango da 21. edizioa anoetarrentzat. Izan ere, Klika lelopean, apirilaren 13an goizeko 03:55ean igaroko da Anoetatik Korrika, euskal jendartea korrika, oihuka eta saltoka jartzen duen AEKren egitasmo entzutetsua". Anoetarrek, ordea, ez dute Korrika 21 ekintza horretan soilik utzi nahi, eta ahal den herritar gehien animatuko dituen egitarau oparoa eratu nahian dabiltza. 

Hitzordua izango dute ostiralean, Anoetako udaletxeko batzar aretoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!