Obren eta zerbitzuen brigadarako lan poltsa sortzeko deialdia egin dute

Ataria 2019ko urtarrilaren 24a

Eskaera orriak aurkezteko epea 2019ko otsailaren 4ean bukatuko da, egun hori barne. Udaletxean, 943 65 12 00 telefonoan edo www.anoeta.eus helbidean aurkeztu daitezke eskaerak.

Obren eta zerbitzuen brigadarako zerbitzu anitzetako peoiaren lan poltsa sortzeko deialdi publikoa egin du Anoetako Udalak, aldi baterako zerbitzu beharrak betetzeko.

Hautagaiak, funtzionario izendatzeko baldintza orokorrak betetzeaz gain, honako baldintza hauek bete behar digu: 16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea; B motako gida baimena izatea; eta euskaraz hitz egiteko gaitasuna edukitzea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!