21. Korrika - 2019

XXI. Korrikaren eskualdeko lehen bilera, gaur, 18:00etan

Ataria 2019ko urtarrilaren 15a

Eskualdeko Korrika Batzordeak deituta, gaur arratsaldean, batzarra egingo dute Anoetako udaletxean. Tolosaldeko herrietako ordezkariak deitu dituzte bertara.

Besteak beste, ordezkarien aurkezpena egingo dute, ibilbidea aurkeztuko dute, eskualdeko herrien arteko kilometro banaketaren eta arropa salmentaren inguruan mintzatuko dira, eta azken egunerako autobusen inguruko informazioa ere banatuko dute. Bilera 18:00etan hasiko da. Apirilaren 4an abiatuko da 21. Korrika Garestik eta apirilaren 13an egingo du sartu-irtena eskualdetik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!