Anoetako Mintzalagun egitasmoan parte hartzeko aukera

Ataria 2019ko urtarrilaren 15a

Anoetako Udalak eta AEKk sustatu dute egitasmoa eta parte hartzeko 943 65 12 00 edo 662 132 558 telefonoetara hots egin daiteke.

Anoetako Udalak ere urte berriarekin batera badu asmo berria: "herritarrak euskalduntzen eta alfabetatzen jarraitzea eta herrian euskararen erabilera bultzatzea".

Hizkuntza ohiturak aldatzea norberaren hautua eta ariketa bada ere, bidea taldean egitea "erosoagoa" dela esan du Anoetako Udalak. Horregatik Anoetako Mintzalaguna egitasmoan parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak. "Euskara praktikatu nahi baduzu, baina ez badaukazu norekin egin; edo, euskalduna izanda, euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, hainbat proposamen dauzkagu zuretzat". 5-6 laguneko taldeetan biltzeko proposamena egin dute, disponibilitate, adin eta zaletasun arabera. Gainera, Gurasolagun egitasmoa ere abiatu nahi dute, familientzako mintza taldeak, alegia; jolasak, txangoak eta tailerrak egiten dituzte, helduak eta haurrak elkarrekin. Ekintza osgarriak ere egiten dituzte, besteak beste, txangoak, tailerrak eta mintzodromoak. "Euskaraz egin eta lagun berriak ezagutzeko aukera dago, eta guztia dohainik".

Egitasmoaren inguruko informazio guztia www.mintzalagun.blogspot.com helbidean edo andoain@aek.eus helbidean izango da. Baita 943 65 12 00 edo 662 132 558 telefonoetan ere.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!