Euskara ikasteko talde berri bat Anoetan

Ataria 2019ko urtarrilaren 15a

Hainbat jatorritako 12 ikaslek osatzen dute taldea eta astean bitan biltzen dira liburutegian, Aritz Peñagarikano irakaslearekin.

Anoetan euskara ikastaro berri bat hasi dute urtarrilean. Oinarri-oinarrizko maila duen ikastaroa izango da. 12 ikasle hasiko dira taldean, hainbat jatorritakoak: sahararrak, marokoarrak, sevillarrak, brasildarrak, berbereak, ekuadortarrak eta nepaldarrak.

Urtarriletik ekainera bitartean arituko dira oinarrizko euskara ikasten. Astelehen eta asteazkenetan, 15:00etatik 17:00etara, udal liburutegiko ikasketa gelan. AEKko irakasle bat izango da ikastaroa emango duena, bera ere anoetarra, Aritz Peñagarikano, alegia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!