Anoetan estalpe baten beharraren inguruan hausnartzeko partaidetza prozesua jarri du martxan Udalak. Horretarako, web orri honetan hainbat herritarren ekarpenak formulario bat beteta jasotzeaz gain, bi lan saio egin dira. Lehenengoan, estalpea behar zen edo ez galdetu zitzaien bertaratutakoei, eta behin honen beharra adostuta, kokapena, erabiltzaile eta erabileraren inguruko hausnarketa egin zen.
Azaroaren 14ean egindako bigarren saioan, estalpearen kokapena eta honen ezaugarri nagusiak adostu ziren, eta azaroaren 28an egingo den hirugarren bileran, estalpearen ezaugarri fisikoak eta hau eraikitzeko erabili nahi diren materialen inguruko lanketa egingo da.
Internet bidez jasotako ekarpenak, bileretan jasotako iritzien antzekoak dira, eta parte hartu duten herritarrak azken saiora gerturatzeko deialdia egin dute.