Indarkeria matxistaren aurkako eguna 2018

Anoetak ez du indarkeria sexista onartzen

Ataria 2018ko azaroaren 20a

Indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira, herri sarreran seinalea jarri du Anoetako Udalak.

Berdinbideanekin lantzen duten urteko planifikazioaren barruan kokatu du udalak ekintza hau, Indarkeria matxistarik gabeko Gipuzkoa lan ildoaren barruan. "Horregatik eta argi izateko herritarrek zein bisitariek, Anoetan indarkeria matxista ezabatzeko lanean ari garela eta beraz, ez dela halakorik onartuko bertan, plaka bat jarri dugu herriko sarreran".

Anoetako Udalak azaroaren 25erako indarkeria matxistaren aurka elkarretaratzea deitu du eta jendarte osoari ere dei egiten dio bertaratu dadin. "Azaroaren 25a, emakumeen kontra burutzen den indarkeria mota oro, guztiz onartezina dela esateko eguna da; gainera, indarkeria sortzen duten eragile eta egitura guztiak errefusatzen ditugula esateko eguna da, eta gure herrian ez dugula ez bakerik ez normalizaziorik izango emakume izate hutsagatik emakumeak hiltzen eta erasotzen jarraitzen den bitartean aldarrikatzeko eguna. Horregatik, egun honetan erakunde publikook, borroka horretan dugun lehentasunezko eragile-izaera berretsiz, konpromiso zehatzak hartu behar ditugu".  ​

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!