Anoetako baserrien argazki ederrenak aukeratzeko ordua

Ataria 2018ko azaroaren 19a

Irudian, Ateaga baserria. Argazkia: Anoetako Udala

2019ko egutegia osatuko duten argazkiak aukeratzeko bozketa fasea zabaldu du Anoetako Udaleko Euskara departamentuak.

Anoetako baserriak eta bertako produktuak izan da aurtengo argazki lehiaketarako gaia. Guztira 17 argazki bidali dituzte, eta orain onenak aukeratu beharko dira, bozketa bidez, datorren urteko egutegia zeintzuk osatuko duten erabakitzeko.

Bozketa fasea martxan da, eta bi modu izango dira: http://www.anoeta.eus/eu/argazki-lehiaketa webgunean edo kiroldegian. Pertsona bakoitzak hiru argazki aukeratu ahal izango ditu, eta boto kopuru gehien jasotzen dituzten irudiek osatuko dute egutegia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!