Osinzulo jolastoki elkartean matrikula egiteko aukera

Ataria 2018ko azaroaren 13a

Azaroaren 30era arte, udaletxean, liburutegian edo posta elektronikoz, kultura@anoeta.eus helbidean eman daiteke izena.

Haur txikiek, 0 urtetik Haur Hezkuntzako hirugarren mailara arte, arratsaldea goxo-goxo pasatzeko aukera dute, jolasean eta beste umeekin harremanetan. Astelehenetik ostiralera, 16:30etik 20:00etara eta asteburuetan, 10:00etatik 20:00etara izaten da zabalik Kaleberriko lokala. Oporraldietan  (eguberrietan, Pazko astean eta jai egunetan) egunero erabili ahal izango da lokala 10:00etatik 20:00etara.

Giltza barne, ume bakoitzeko kuota, 60 eurokoa da.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!