Estalpearen beharra aztertzeko bigarren bilera, azaroaren 14an

Ataria 2018ko azaroaren 5a

Azaroak 14an, 18:30etik 20:00etara udaletxeko pleno aretoan egingo da bilera. Estalpearen kokapen zehatza eta ezaugarriak adosteko bilera izango da. Plano eta irudiez baliatuko dira lanketa egiteko.

Anoetan estalpe baten beharraren inguruan hausnartzeko partaidetza prozesua jarri du martxan Anoetako Udalak. Honen inguruko hausnarketa egiteko herritarrekin hiru bilera egingo dira, eta lehenengoa urriaren 27an izan zen. Bertaratutakoekin, estalpeak izan beharreko kokapena, erabiltzaile eta erabileraren inguruko hausnarketa egin zen. Udalaren webgunean ikusi daiteke memoria.  Ikus saioaren memoria.

Behin hau definituta, bigarren saio bat egingo da azaroaren 14ean, estalpearen kokapen zehatza eta ezaugarri fisikoak adosteko. Lanketa hau egiteko irudi eta plano zehatzak erabiliko dituzte, bisualki errazagoa izan dadin eta denok irudikatu ahal izateko zein izango den emaitza.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!