Jan Tolosaldea egitasmoa aurkeztu dute Anoetan

Irati Saizar Artola 2018ko urriaren 14a

Egitasmoak bertako produktuen kontsumoan oinarritutako elikadura sistema sustatzea du helburu, eta herritarrei erronka kolektiborako proposamena egin die.  

Tolosaldea nekazal kulturadun eskualdea izanik, bertako produktuen kontsumoan oinarritutako elikadura sistema iraunkorra eraiki nahi dute. Horretarako, Jan Tolosaldea egitasmoa jarri dute martxan Tolomendi Landa Garapen Elkartekoekin, eskualdeko 12 udalerriekin eta sektoreko beste eragileekin elkarlanean. Jan Tolosaldeak "elikadura ona" duela oinarri adierazi dute; ekoizpen modu egokien bidez ekoiztua izango dena, lanean ari direnen duintasuna mantenduko duena, eta aspektu sozial, ekonomiko, kultural eta ingurumenarena kontuan hartuko dituena. 

Aurkezpenean parte hartu dute Pello Estanga Anoetako Alkateak, Iker Karrera Tolomendi LGEko arduradunak, Rosa Arregi Eskualdeko ekoizleak eta Ainhoa Zabala Tolomendi LGEko teknikariak. Aurkezpenaren ondoren, sagar bana eskuetan hartu eta taldeko argazkia atera dute gerturatu direnek. 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!