Euskal Jaia antolatzeko bilera astelehenean

Ataria 2018ko irailaren 27a

Urriaren 1ean, astelehena, 18:30ean bilduko dira udaletxean urriaren 14an ospatuko den Euskal Jaia antolatzeko.

Euskal Jaiaren egunean frontoian bazkaria egingo da eta bertara joateko txartelak eskuragarri daude herriko taberna guztietan.

Esparragoak, kalabaza krema, betizua letxugarekin (edo arroza barazkiekin), euskal pastela, kafea eta kopa izango da menua. Txartel arruntak 20 euro balioko ditu eta langabetuek, ikasleek eta erretirodunek 15 ordaindu beharko dituzte. 8 urtetik beherako umeek 10 eurotan izango dute txartela.

Urriaren 8a da izen emateko azken eguna eta epez kanpo erosita zazpi euro garestiagoa izango da txartela, guztiak agortu arte. Euskal Jaiaren zapia ere salgai jarriko dute hiru euroan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!