Dantza ikastaroak antolatu dituzte gazte eta helduentzat

Ataria 2018ko irailaren 25a

Anoetako Udalak eta Anitz dantza taldeak antolatu dituzte ikastaroak eta izen emateak irailaren 26ra arte egin daitezke, udaletxean, liburutegian eta kultura@anoeta.eus helbide elektronikoan.

Honako dantza ikastaroak antolatu dituzte Anoetan:

-Dantza garaikidea (hastapena): Ostiraletan 18:30etik 20:00etara. Prezioa, 95 euro.

-Plazako dantzak (hastapena): Astelehenetan 15:15etik 16:45era. Prezioa, 95 euro.

-Txapelketako fandangoa eta arin-arina (dantzan dabiltzan gazte eta helduentzat): Ostiraletan ordubete (ordua zehaztu gabe momentuz). Prezioa, 65 euro.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!