Yoga ikastaroa eskainiko dute, Anoetan, urritik urte amaiera bitarte

Ataria 2018ko irailaren 12a

Irailaren 20ra arte izango da izena emateko aukera, udaletxean edo liburutegian.

Urriaren lehenean hasiko dira klaseak, eta abenduaren 19an egingo dute azkena. Goizez nahiz arratsaldez egiteko aukera jarri dute:

  • Astelehen arratsaldetan, 17:30-19:00
  • Astearte goizetan, 09:30-11:00
  • Asteazken arratsaldetan, 18:30-20:00

Astean behin egiten dutenentzat prezioa 72 eurokoa izango da; astean bitan izena ematen dutenentzat, berriz, 144 eurokoa. Familia ugaria direnek, langabetuek, ikasleek, pentsiodunek edo 60 urtetik gorakoek %25 onura izango dute prezioan; gazte txartela dutenek, berriz, %10ekoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!