Bisita gidatua egingo dute, larunbatean, Basagainen

Ataria 2018ko irailaren 12a

Aranzadi Zientzia Elkarteko Xabier Peñalverren eskutik Burdin Aroko herrixkaren bisita gidatua egingo dute larunbatean.

Goizeko 10:00etan egin dute hitzordua Anoetako plazan, oinez igotzeko. Ordu erdi inguruko igoera izango da. Basagain eta bere historiari buruzko azalpenak emateaz gain, azken aurkikuntzen berri ere emango du Xabier Peñalver, Aranzadi Zientzia Elkarteko kideak, besteak beste, uda honetan aurkitu duten Historiaurreko ustezko lehen hiri planoarena. Azalpen horiek guztiak gazteleraz izango dira.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!