Gazte eguna ospatzen ari dira Anoetan

Ataria 2018ko irailaren 1a

Goizean hasi eta gauera bitarte, ekitaldi ezberdinak ospatzen ari dira Anoetako gaztetxean. Bertako gazte asanbladak antolatzen duen ekitaldian, belaunaldi berriari ongi etorria egin diete goizean.

Gosariarekin hasi dute eguna Anoetako gazteek. Ondoren, asanblada egin dute, talde desberdinetan banatuta, era guztietako ideiak bildu dituzte. Bazkariaren aurretik, eztarria sagardoz bustitzea aukera izan dute bertara gerturatu diren herritarrek. Arratsaldean, berriz, goizekoarekin asko ez, eta poteoarekin ematen ari zaie jarraipena festari. Azkenik, afaltzeko bilduko dira, eta gauean musika taldeen kontzertuen txanda izango da. Ohiturekin jarraituz, gau osoan zehar txirrisklas edaria banatuko dute, eta festari amaiera emateko ardura, DJ Bullena izango da.

Argazkiak: Ane Urkola

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!