140 haur, Anoetako haur krosean

Mikel Iraola 2018ko ekainaren 23a

San Joan bezpera korrika hasi dute Anoetan. Anoetako Herri Ikastolak eta Kirol taldeak antolatuta, haurren krosa izan da goizean, parte hartze handiarekin. Guztiek jaso dute saria.

Aurrebenjaminak izan dira korrika egiten lehenak. Anoetako plaza inguratu dute, eta Solkorre kaletik gora etorri ondoren, plazan sartzen lehenak Aimar Berastegi eta Naroa Vallina izan dira.

Ondoren benjaminen txanda izan da. Ibilbide bera egin behar izan dute, eta azkarrenak Oihan Sarasola eta Nada Ben Ali izan dira azkarrenak. Alebinen mailan, berriz, Oihan Txabezek eta Uxue Munduatek irabazi dute lasterketa.

Ondoren, batera aritu dira korrika infantilak eta kadeteak. Eneko Ortiz eta Ane Martin izan dira azkarrenak infantilen artean, eta kadeteen artean bizkorrenak Irati Sarasola eta Irai Colas izan dira.

Parte hartzaile guztiek domina bana jaso dute, eta zaharrenek kamiseta izan dute opari. Zozketak ere egin dituzte.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!