UEUko ikastaroetako diru-laguntzak emango ditu Anoetako Udalak

Ataria 2018ko ekainaren 15a

Eskaerak 2018ko uztailaren 16a baino lehen aurkeztu beharko dira.

2018ko udan UEUk euskaraz eskaintzen dituen ikastaroetara joan nahi duten herritarrek eskatu ahal izango dute laguntza.

Udaletxean hauek dira aurkeztu beharko diren dokumentuak:

  • Udaletxeko eskaera-orria behar bezala beteta (udaletxean edo webgunean lor dezakezue www.anoeta.eus)
  • Nortasun agiriaren fotokopia
  • Zure langabezi edo jubilatu egoera frogatuko duen agiria, hala badagokio
  • Banketxe edo aurrezki kutxak emandako agiria, kontu baten titularra zarela egiaztatzen duena
  • UEUko matrikula-orria edo eskaera-orria
  • Matrikularen ordainagiria
  • UEUk ikastaro amaieran emandako ziurtagiria

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!