Hizki-marrazki lehiaketako sariak banatuko dituzte

Ataria 2018ko ekainaren 14a

Beste urte batez, ikastolako ikasleek lan bikaina egin dute idazten zein sari banaketako ekitaldian.

Aurten ere, Anoetako Udalak eta Anoetako Herri Ikastolak Hizki-Marrazki lehiaketa antolatu dute elkarlanean.

4 kategoriatan bereizi dituzte lehiaketan:

  • A kategoria: LH3 – LH4
  • D kategoria: DBH3 – DBH4
  • C kategoria: DBH1 – DBH2
  • B kategoria: LH5 – LH6

Saria jaso duten ipuinak liburuxka batean bildu dituzte eta ikastolako haurren familia guztiei banatuko diete. Norbaitek liburuxka hori eskuratu nahi badu, udaletxera jo dezake.

Goizean HH eta LH 1 eta 2 mailako ikasleentzat Kontukantoi taldekoek ipuin kontaketa saioa eskaini dute auditorioan. Ondoren, 11:30ean egin da sari banaketa ekitaldia gela borobileak. Kontukantoikoek epaimahaiak aukeratutako ipuinetako bat irakurri dute, Alaitz Arozena Olarraren 'Gaitzaren hedapena' izenekoa. Gainera LH3tik DBH4ra bitarteko ikasleen aurrean ipuin bat ere ilustratu dute.

"Azpimarragarria da Ikastolako ikasle eta irakasleek egin duten lana, bai ipuinak egin eta aurkezteko, baita sari-banaketa ekitaldia antolatzeko ere", esan dute udaletik. Asier Artola, Gorka Salaberria eta Joseba Antxustegietxarte izan dira epaimahaikideak.

Jarraian doaz ipuin sarituei buruzko xehetasunak:

LAN SARITUAK

KATEGORIA

SARIA

IPUINA

IRABAZLEAK

A

1.

Bidaia bat espazioan

Arai Aparicio Agirre

Aiora Vallina Agirrezabala

2.

Piraten abentura zirraragarriak

Elene Eguren Arriaga

June Vitoria Elosegi

3.

Istorio arraroa

Claudia Caballero Cerrato

Hamma Boushab

B

1.

Izenbururik gabeko liburua

Maule Agirre Mujika

Peru Mendizabal Lazkano

2.

Kontuz: obrak

Unax Alberdi Iztueta

Ioritz Yurrita Gabirondo

3.

Jazarria izaten ari naizela konturatu naiz

Urko Sanchez Goenaga

Oier Saralegi Artola

C

1.

Sentimendu ilunak

Garazi Mendizabal Lazkano

2.

Inerzia Gutierrezen abenturak

Alain Filipe Etxabe

Mikel Otermin Pagola

3.

Amama

Garazi Gurrutxaga Agirre

Naroa Olano Gonzalez

D

1.

Gaitzaren hedapena

Alaitz Arozena Olarra

2.

Non alkohola, han Agurtzane

Maddi Apeztegia Arana

June Mendizabal Lazkano

3.

Sare sozi(opat)alak

Maddi Aldabe Iruretagoiena

Aimar Jauregi Lekuona

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!