Anoetako jaiak 2018

Anoetako eragileek festetako balorazioa egin dute

Ataria 2018ko ekainaren 14a

Aurtengo festetan Anoetako Sare, Sortu, Ernai, Anoetako Gazte Asanblada eta Emakume Taldeak programazio propioa prestatu dute. Behin jaiak amaituta hau da egin duten balorazioa:

Anoetako herri mugimenduko kideok oso balorazioa positiboa egiten dugu. Programatu genituen ekitaldi guztiak egin dira, eta jai giro onean ospatu dira jaiak. Era berean, eskerrak eman nahi genizkieke Anoetako jaiez, herri mugimenduaren ekimenez eta guneaz gozatzera inguratu zareten guztiei.

Esker berezi eta sentitua eman nahi diegu gure ekimenak egin ahal izateko laguntza eman diguten herritarrei. 117 herritarrek osatu dituzte montatu ditugun bi txozna eta karpako txandak. Disfraz egunean 335 pertsona izan ziren saiheski jatean, eta 48 herritarrek egin zuten lana. Ekimenetan parte hartu duten herritarrik gabe, eta bereziki herri mugimenduari lagunduz txandak osatu dituzten herritarrik gabe ez litzateke posible izango.

Honek guztiak indarra ematen digu herri mugimendua osatzen dugun eragileoi aurrerantzean ere, bakoitzak bere eremutik, Anoeta bizi eta parte hartzaile baten alde lanean jarraitzeko.

Mila esker eta hurrengora arte!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!