Eskualdeko manifestazioa antolatu dute Altsasukoei elkartasuna adierazteko

Ataria 2018ko ekainaren 11

Tolosaldeko Ernaik eskualdeko manifestazioa deitu du ostegunean Anoetan, 19:30ean hasita.

Utzi bakean euskal gazteria. Espainiar Faxismoarekin hautsiz. Altsasukoak aske leloa eramango du manifestazioak eta Altsasuko auzian epaitutako gazteei elkartasuna adieraziko zaie.

Ekainaren 16an, larunbata, Iruñean antolatu den manifestazio nazionalaren aurrekaria izango da eskualde mailakoa. Iruñera joateko autobusak aterako dira larunbatean Tolosaldetik. Anoetatik joan nahi dutenek, Itzuli tabernan eta gaztetxean izango dituzte zerrendak.

Villabonatik ere antolatu dute beste autobus bat eta Elizako geltokitik aterako da, larunbatean 15:00etan. Izen emateko, Iratzar eta Erreka tabernetan edo Amasa kafetegira jo daiteke, edo mezu bat idatzi 688 72 90 69 telefonora.

Alegialdetik autobus bat ateratzeko asmoa dute. Larunbatean bazkal ondoren atera eta manifestazio ondoren itzuliko da.  Apuntatzeko mezu bat bidali beharko da 672 13 02 03 telefono zenbakira. Osteguna da izen emateko azkeneko eguna.

 

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!