ALTSASUKOAK ASKE!
EUSKAL GAZTERIA KALERA!
Espainiar erregimen faxistak agerian utzi du, beste behin, Euskal Herria eta euskal gazteriaren aurkako gerra estrategian tinko jarraitzen duela. Altsasuko gazteen aurkako sententziak, 78ko iruzurraren fruitu den erregimenaren oinarriak erakutsi dizkigu berriro ere.
Muntaia polizial, juridiko eta mediatikoak nekez ekarri zezakeen trikorniodunen aurkako sententziarik. Gerra egitera etorri eta berau betikotu nahi dutenak, kanpora bidali behar ditugu. Kanpora!
Gazte guztiok epaitu eta zigortzen gaitu sententzia honek, gure Herrian salbuespen egoera iraunaraztea baitu helburu. Kriminalizazio eta espetxeratzeek argi erakusten dute erregimen espainiarrak gisa honetako sententziei esker irauten duela. Zatikatuta eta erortzen dagoen erregimenak herri bezala epaitu eta zigortzen gaitu.
Ernaik dei egiten dio euskal gazteriari kaleak hartu eta salaketa irmoa egitera. Ez baitugu onartu ezta errespetatuko absoluzioa ez den beste epairik. Altsasukoak ASKE nahi ditugu. Horregatik, inoiz baino beharrezkoagoa da Herri bezala erantzutea, kaleak hartu eta basakeria hau gelditzea. Denok gara Altsasukoak!
Besarkada estu bat Altsasuko herriari eta Oihan, Iñaki, Jokin, Adur, Jon Ander, Julen, Aratz eta Ainara zein beraien senide eta lagunei.
EUSKAL GAZTERIA KALERA!
#AltsasukoakASKE!