Anoetako jaiak 2018

Kantuan festen amaieran

Irati Saizar Artola 2018ko ekainaren 3a

Festen azken egunera iritsi dira anoetarrak. Azken unera arte aprobetxatzeko, kantujira egin dute goizean bazterrak alaituz. 

Kukuak Kantuz abesbatzak antolatu du kantujira, baina Aiztondoko taldeek ere parte hartu dute. Eztarriak berotu, eta herriari alaitasuna ematen saiatu dira kaleetan barrena. Gauean, kukuaren igoerarekin amaituko dira aurtengo festak. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!