Anoetako jaiak 2018

Txikienen oinak dantzan Anoetako festetan

Irati Saizar Artola 2018ko maiatzaren 27a

Anoetako festen barruan, dantzari txikien eguna ari dira ospatzen goizean goizetik. Eguna dantzan hasi eta dantzan amaituko dute.

Eskualdeko herrietako dantzariak Anoetan bildu dira goizeko hamarretarako. Herria alaitzeko dantza taldeek kalejira egin dute herrian zehar. Eguerdian, mokadutxoen dastaketa egin dute hainbat jatorritako herritarren parte hartzearekin. Eta jarraian, dantza taldek emanaldia eskaini dute frontoian. Arratsalderako ere badute zer ospatu. Zaldi lasterketa egingo dute kiroldegi ondoan, Gurdi Kooperatiba elkartearen laguntzaz, eta dantzarien eguna dela kontuan izanik, dantza ikuskizuna eskainiko dute Anitz Dantza taldekoek. Eguna borobiltzeko, taloak jateko aukera izango da. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!