2018/06/23 10:00
10:00. Herri krosa haurrentzat plazan, Anoetako Herri Ikastolak eta Anoetako Kirol taldeak antolaturik.
18:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulari taldearekin.
20:30. Herri afaria plazan. Euria egiten badu, bertan behera geldituko da. Izen-ematea: Ekainaren 14ra arte udaletxean edo liburutegian. Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, edalontziak eta eskuzapiak eramango ditu. Zero Zabor filosofiari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten.
22:15. Herriko txalapartariek San Joan bezperako suaren jaia iragarriko dute. Ondoren, suaren inguruan San Joan zortziko kantuak, dantza eta erromeria aho-soinuarekin.
ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?