Anoetako jaiak 2018

Anoetako festak 2018: egitaraua

Ataria 2018ko mai. 18a, 14:58

Kukua maiatzaren 30ean jaitsiko bada ere, aurretik ekitaldi gehiago izango dira.

MAIATZAREN 19a, LARUNBATA

16:00. Txirrindulari lasterketa haur eta gaztetxoentzat, Oriako Txirrindulari Eskolak antolaturik.

MAIATZAREN 25a, OSTIRALA

19:00. XXVII. Pala txapelketako finalaurrekoa frontoian, Kuku Pilota Elkarteak antolatuta.
22:30. Bertso saioa plazan (euria egiten badu, elizan): Maialen Lujanbio Zugasti, Aitor Mendiluze Gonzalez, Miren Amuriza Plaza, Aitor Sarriegi Galparsoro, Miren Artetxe Sarasola eta Beñat Iguaran Amondarain. Laguntzailea: Nortegas.

MAIATZAREN 26a, LARUNBATA, KUADRILLEN EGUNA

10:00. Helduen krosa, Ivan Torres IV. Memoriala, Anoetako Kirol Taldeak antolaturik.
12:00. Kuadrillen Eguneko txupinazoa eta poteoa.
14:00. Kuadrillen bazkaria frontoian. Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, edalontziak eta eskuzapiak eramango ditu. Zero Zabor filosofiari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten.
16:30. Kuadrillen arteko jokoak plazan.
19:00. Kuadrillen poteoa, Zaparrada batukadak alaiturik.
21:00. Kuadrillen afaria frontoian.
23:00. Laiotz erromeria taldea plazan.

MAIATZAREN 27a, IGANDEA, DANTZARI TXIKI EGUNA

10:00. Eskualdeko herrietako dantza taldeen kalejira.
12:00. Mokadutxoen dastaketa, hainbat jatorritako herritarren parte hartzearekin. Ekarri zure tupperra etxetik, pintxoak eramateko!
12:30. Dantza taldeen emanaldia plazan.
18:00. Zaldi lasterketa kiroldegi ondoan, Gurdi Kooperatiba elkartearen laguntzaz
19:30. Anitz Dantza taldearen emanaldia plazan Ondoren, taloak dastatzeko aukera.

MAIATZAREN 30a, ASTEAZKENA

19:00. Herriko txalapartariek kukuaren etorrera iragarriko dute plazan. Ondoren, txupinazoa, kukuaren jaitsiera kanpai hotsekin eta haur danborrada, Loatzoko txarangarekin. Pregoilariak: Odol Emaileen Elkarteko Anoetako kideak.
20:00. Sardina jatea plazan, Kuku Elkarteak antolaturik eta Loatzoko trikitilariek alaiturik.
21:00. Laket erromeria taldea plazan.

MAIATZAREN 31, OSTEGUNA: KORPUTS EGUNA, UME ETA MOZORRO EGUNA

10:30-13:30. Haur parkea plazan, eta apar festa (euririk egiten ez badu).
17:00. Txapela buruan eta dantza munduan haur ikuskizuna plazan, Eidabe taldearekin.
18:00. Txokolate jatea plazan, Ateaga Elkarteak eta Anoetako Osinzulo Jolastoki Elkarteak antolaturik.
19:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulari taldearekin.
21.00. Saiheski jatea plazan, Anoetako eragileek antolaturik. Txartelak salgai herriko taberna guztietan
23:00. DJ Bull plazan.

*EGUN HONETAN BARRAKEN PREZIOA MERKEAGOA IZANGO DA

EKAINAREN 1a, OSTIRALA:

10:00. XXI. Esku pilota herri txapelketa, haurrak, finala, Udal Pilota Eskolak antolaturik.
11:00. Herriko jubilatuen arteko toka txapelketa plazan, Alkartasuna Elkarteak antolaturik.
17:00. Play-back plazan. Ondoren, merienda partaideentzat elizaren portikoan.
19:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulari taldearekin.
23:00. Kontzertua plazan: Baneki eta Bihozkada.

EKAINAREN 2a, LARUNBATA: GAZTEEN EGUNA

11:00. Ume jolasak plazan, Kulki taldearekin.
12:30. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulari taldearekin.
16:00. Herriko mus txapelketa Alkartasuna tabernan. Bikotekide batek gutxienez Anoetan bizi (edo bizi izana) behar du. Izen-ematea doan, 15:30ean bertan.
18:00. Gazteen kalejira.
19:00. Sagardo dastatzea, Kuku Elkarteak antolaturik.
21:00. Herri afaria frontoian. Izen-ematea: maiatzaren 24ra arte udaletxean edo liburutegian. Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, edalontziak eta eskuzapiak eramango ditu. Zero Zabor filosofiari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten.
23:00: Gazteen dantza plazan. Ondoren, Anita Parker eta Erokomeri taldeak plazan.
taldearekin. Laguntzailea: Orbinox.

EKAINAREN 3a, IGANDEA

11:00. Anoetako Jaietako neska federatuen pala txapelketako finala, frontoian, Su-Berri Pilota Elkarteak antolaturik. Ondoren, XXVII. Pala txapelketako finala frontoian, Kuku Pilota Elkarteak antolaturik. Laguntzailea: Peru SL.
12:00. Kantujira, Kukuak Kantuz abesbatzak antolaturik. Aiztondoko taldeek ere hartuko dute parte.
12:30. Buruhandi eta erraldoien kalejira, herriko txistulari taldearekin.
15:30. Txirrindulari lasterketa, Mikel Oiarzabal eta Andoni Urkolaren omenez, Oriako Txirrindulari Eskolak eta Anoetako Kirol Taldeak antolaturik.
18:00. Festamentua dantza ikuskizuna plazan, Tio Teronen Semeak taldearen eskutik.
19:00-21:00. Erromeria plazan, Ostolaza eta Narbaizarekin.
21:00. Kukuaren igoera kanpandorrera

EKAINAREN 22a, OSTIRALA

18:30. Adineko anoetarren testigantzen bideo emanaldia udal areto nagusian.

EKAINAREN 23a, LARUNBATA, SAN JOAN BEZPERA

10:00. Herri krosa haurrentzat plazan, Anoetako Herri Ikastolak eta Anoetako Kirol taldeak antolaturik.
18:00. Buruhandi eta erraldoien kalejira herriko txistulari taldearekin.
20:30. Herri afaria plazan. Euria egiten badu, bertan behera geldituko da. Izen-ematea: Ekainaren 14ra arte udaletxean edo liburutegian. Kuadrilla bakoitzak bere platerak, mahai tresnak, edalontziak eta eskuzapiak eramango ditu. Zero Zabor loso ari jarraituz, saiatu mesedez paperezko edo plastikozko materialak saihesten.
22:15. Herriko txalapartariek San Joan bezperako suaren jaia iragarriko dute. Ondoren, suaren inguruan San Joan zortziko kantuak, dantza eta erromeria aho-soinuarekin.

EKAINAREN 24a, IGANDEA, SAN JOAN EGUNA, JUBILATUEN EGUNA

12:00. Meza, jubilatuei eskainia. Meza eta gero, Anitz Dantza taldeko dantzariek agurra dantzatuko dute herriko jubilatuen omenez.
14:00. Herriko jubilatu eta pentsiodunen bazkaria eta dantzaldia Zuloaga Txiki jatetxean.

 

[DESKARGATU PDFn]

[Tolosaldeko Atariak egin du jai egitarau hau]

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!