Udaleku irekietarako begiraleak aukeratzeko deialdia

Ataria 2018ko maiatzaren 18a

Maiatzaren 23a, asteazkena da izen emateko azken eguna.

Udaleku irekiak egingo dira ekainaren 25etik uztailaren 20ra. Begirale bezala aritu nahi dutenek, maiatzaren 23a dute izen emateko azkeneko eguna, http://lanpoltsa.urtxintxa.eus helbidean sartuta. Informazio gehiago izango da 943 27 00 33 telefonoan.

Hezitzaileekin talde elkarrizketa, ostiralean, maiatzaren 25ean egingo da 16:00etatik aurrera Hozpel kaleko lokalean. Formazio eta udalekuen prestakuntza saioak ekainaren 8an arratsaldez eta 9an goiz eta arratsaldez izango dira. Gurasoekin bilera, berriz, ekainaren 14an 18:00etan egingo dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!