Anoetako Gaztetxearen 19. urtemuga ospatuko dute larunbatean

Jon Miranda Labaien 2018ko maiatzaren 10a

Hurrengo astean egingo dituzten mahai inguru, hitzaldi eta balorazio afariarekin amaituko dituzte aurtengo ospakizunak

Anoetako Gaztetxearen urtemuga ekitaldiak aurreko apirila bukaeran abiatu zituzten eta orain arte hainbat gai izan dituzte aztergai, mahai inguru eta hitzaldietan. Bihar, adibidez, EH Sozialistak 68ko maiatzaz hitz egingo du, 18:00etatik aurrera gaztetxean bertan.

Urtemugako festa nagusia, ordea, larunbatean izango da. Egun osoko festa prestatu dute gazte asanbladakoek eta arratsaldean, elektrotxarangarekin aterako dira kalera. Gauean kontzertuak izango dira eta 5 euroan jarriko dute sarrera salgai.

Errefuxiatuen inguruko mahai inguru bat eta Espainiako gerrari buruzko hitzaldi bat programatu dituzte datorren asterako eta hilaren 19an, ume jolasekin eta balorazio afariarekin amaituko dira urtemugako ekitaldiak.

XIX. URTEMUGA

Maiatzak 11, ostirala
18:00. 68ko Maiatza hitzaldia, EH Sozialista taldearekin.

Maiatzak 12, larunbata
12:00. Bertso patata.
14:00. Bazkaria.
Ondoren. Mahai jolasak.
18:00. Elektropapo elektrotxaranga.
21:00. Afaria.
23:00. Ingo al deu? eta Zigor DZ.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!