Aste honetako erailketa matxistak salatzeko, elkarretaratzea Anoetan

Ataria 2018ko maiatzaren 3a

Azken aste honetan bi emakume erail dituzte Donibane Garazin eta Bidarten. Hori salatzeko, elkarretaratzea deitu dute, biharko, Anoetako Emakume Taldeak eta Anoetako Udalak.

Bihar, 19:00etan izango da elkarretaratzea, Anoetako Plazan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!