Udaleku irekietarako izen ematea zabalik

Ataria 2018ko apirilaren 19a

Apirilaren 27ra arte, udaletxean, ikastolan edo liburutegian eman ahal izango dute izena Haur Hezkuntzako lehenengo mailatik Lehen Hezkuntzako seigarren mailara bitarteko gazteek.

Udaleko irekien barruan, ekainaren 25etik uztailaren 20ra, ekitnzak egingo dira plazan, ikastolan edota kiroldegian. Irteerak ere burutuko dira. Astelehenetik ostiralera, 10:00etatik 13:00etara izango dira saioak eta ikastolako aterpean bilduko dira gaztetxoak.

Izena ematerako orduan Osakidetzako txartelaren fotokopia aurkeztu beharko da eta epez kanpo apuntatzen denak itxaron zerrendan gelditu beharko du, ez du plaza ziurtatuta edukiko. Umeek hilebete osorako (100 euro) edo hamabostaldi baterako (60 euro) eman ahal izango dute izena. Murrirztapenak ere izango dira famili ugarientzat, diru sarrera baxuak dituztenentzat edo familia ugarientzat.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!