Apirilaren 13ra arte eman daiteke izena play back lehiaketan

Ataria 2018ko martxoaren 27a

Taldekideen erdia baino gehiago herrikoak izan behar dira. Izen emateak udaletxean, liburutegian edo ikastolan egin beharko dira.

Anoetako Udalak jakinarazi duenez, gutxienez bost taldeek eman behar dute izena play back lehiaketa antolatu ahal izan dadin.

Udalak herritarrak animatu ditu talde mistoak osatzera eta guztiekiko errespetuzko letrak daukaten aukeratzera, alegia, ez sexistak, ez arrazistak eta ezta homofoboak ere eta euskaraz badira askoz hobe.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!