Sendabelar eta antzerki ikastaroetan izena emateko aukera

Ataria 2018ko martxoaren 20a

Martxoaren 26ra arte eman daiteke izena bi ikastaroetan eta horretarako udaletxera edo liburutegira jo daiteke edo bestela mezu bat idatzi tsoto@anoeta.eus helbidera.

Alde batetik, apirilaren 3tik 6ra antzerki ikastaroa egingo dute 7 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Saioak 17:00etatik 19:00etara izango dira Mikelasagasti auditorioan eta izena ematerakoan bost euro ordaindu beharko dira.

Bestetik, Sara Letamendiaren eskutik, apirilaren 10, 17 eta 24an eta maiatzaren 8an, 15ean eta 22an Hozpel kaleko udal lokalean eskainiko dira sendabelarren inguruko saioak. Asteartero, 18:30etik 20:30era eskainiko dute eta inguruko sendabelarrak ezagutzeko aukera izango da. Ukenduak, olioak, tinturak, lozioak, jarabeak, krema hidratantea... sortzen ikasiko dute parte hartzaileek eta 60 euro ordaindu beharko dira izen ematerakoan, materiala aparte utzita. Famili ugariek, langabetuek, ikasle, pentsiodun eta 60 urtetik gorakoek %25eko beherapena izango dute prezioan eta gazte txartela aurkezten dutenek %10ekoa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!