Andoni Saldias anoetarra, Zestoako kroseko podiumean

Ataria 2018ko martxoaren 19a

Argazkia: Urola Kostako Hitza

Asteburuan 40. Zestoako Herri Krosa jokatu dute, eta korrikalari anoetarrak hirugarren egin zuen 8,6 kilometroko proba luzean.

Ruben Aranburu azpeitiarra eta Alazne Irureta aizarnazabaldarra izan ziren azkarrenak. Gizonezkoetan, Eder Rodriguez galdakoztarrak egin zuen bigarren, eta Andoni Saldias Anoetarra hirugarren izan zen, irabazlearengandik 19 segundora. Emakumeetan, berriz, Oihane Larrañaga eta Mertxe Uribetxeberria zestoarrek osatu zuten podiuma.

Helduek ez ezik, gaztetxoek ere lasterka egiteko aukera izan zuten. Infantil nesken mailan, Ane Martin tolosarra izan zen azkarrena.

Argazki gehiago Urola Kostako Hitzan

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!