M8 Emakumeen Nazioarteko Eguna 2018

Planto egingo dute Anoetako emakumeek

Ataria 2018ko martxoaren 5a

Eskualdeko emakumeek Tolosan egindako deialdiekin bat egin eta arratsaldean herrian egingo dituzte mobilizazioak.

Eskualdeko emakumeek bi deialdi egin dituzte ostegun goizerako: 10:30ean kotxe karabana egingo dute eta ondoren 12:00etan elkarretaratzea Trianguloan. Anoetako emakumeek ere deialdi horrekin bat egin dute eta goizean kotxe karabana horretan eta elkarretaratzean parte hartuko dute. Auto karabana Tolosatik abiatuko da eta 11:00ak aldera iritsiko da Anoetara eta handik Aiztondo aldera jo, eta berriz ere bueltan, Tolosara itzultzeko.

Arratsaldean, kazerolada egingo dute Anoetako emakumeek 19:00etan herriko kaleak zeharkatuz. Ondoren, plazan elkartu eta asanblada bat egingo dute. Kantu batekin amaitutzat emango dute ekitaldia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!