Emakumeen bilera irekia Anoetan

Ataria 2018ko otsailaren 27a

Anoetako EH Bilduko udal taldeak Emakumeok planto! ekimenarekin bat egingo du.

Martxoaren 8an deituta dagoen greba prestatzeko Anoetako emakumeentzako bilera irekia izango da, otsailaren 28an, 19:00etan udaletxeko pleno aretoan.

Zapi morea

Anoetako EH Bilduko udal taldeak ez du ekitaldi instituzionalik burutuko martxoaren 8an, Emakumeok planto! ekimenarekin bat eginez. Atxikimendua adierazteko, udaletxeko balkoian zapi morea zintzilikatuko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!