Aparkaleku estalien inguruan hitz egiteko bilera deialdia egin du Anoetako Udalak

Ataria 2018ko urtarrilaren 23a

Anbulatorio ondoko lur sailean aparkaleku estaliak egiteko proiektu du eskuartean Anoetako Udalak eta horien inguruko bilera egingo dute, larunbatean.

Guztira, 46 autorentzako aparkalekua izango da, eta dagoeneko 35 herritarrek interesa agertu dute. 17 metro koadro inguruko garajeak izango dira eta 23.000 euro inguruan salduko direla aurreikusi du udalak.

Aurreproiektua idazteko 15.000 euro bideratuko dira aurten, eta horren inguruan eztabaidatzeko bilera irekia antolatu du udalak. Batzarra larunbatean, hilak 27, izango da, 11:00etan udaletxeko pleno aretoan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!