Literatura, zinea, ikastaroak eta musika, urtarrilean

Ataria 2018ko urtarrilaren 10a

Urtarrilean zehar kultur arloko lau hitzordu izango dituzte anoetarrek.

Larunbatean, hilaren 13an, Iratxe Retolazak gidatutako literatur solasaldia izango da liburutegian, 10:30etik 12:30era bitarte. Testu laburrak irakurriko dituzte, genero-kontzientzia pizte aldera.

Urtarrilaren 15ean, berriz, astelehenean, Pasaiako Badia dokumentala proiektatuko dute Mikelasagasti auditorioan, 18:30ean, eta ondoren solasaldia egingo dute egileekin. Egun bertean, Boulderreko bazkideen batzar orokorra izango da 20:00etan.

Bestalde, gorputz adierazpeneko ikastaroa antolatu du Anoetako Udalak. Urtarrilaren 27an hasiko da, eta otsaileko beste hiru larunbat ere –inauterietakoa salbu– hartuko ditu: 3a, 17a eta 24a. Mikelasagasti auditorioan egingo dute ikastaroa, 10:30etik 12:30era bitartean. Izen-emate epea zabalik dago jada, eta urtarrilaren 19ra arte izango da horretarako aukera, 25€-ren truke. Hiru aukera daude izena emateko: Udaletxean bertan, liburutegian edo emailez, tsoto@anoeta.eus helbidera idatziz.

Amaitzeko, urtarrilaren 28an, kalejira egingo du Anoetako Txistulari taldeak, 12:00etatik aurrera.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!