Argazki lehiaketako sariak banatu dituzte

Ataria 2018ko urtarrilaren 9a

Epaimahai batek aurretiko aukeraketa egin du, eta ondoren, herritarrek izan dute aukera gustukoenak hautatzeko epaimahaiak bereizi dituen horien artean. Argazki sarituekin 2018ko egutegia argitaratu dute Anoetan.

 

Aurten, Urak dakarrena gaia eraman dute aurkeztutako argazkiek. Lan bakoitzarekin batera esaera zahar bat, hitz joko bat edota errimatxo bat aurkeztu dute parte hartzaileek. Zortzi sari banatu dituzte eta bakoitzak 50 euroko saria jaso du.

Hauek dira egileen izen abizenak eta argazkien izenburuak:

Oinatz Errazkin Otamendi, Ura osasuna da.

Ibai Agirre Calvo, Tantaz tanta itsasoa betetzen da.

Enara Orbegozo Pindado, Urari jarriagatik katea, eginen du bere bidea.

Enara Orbegozo Pindado, Ura nolako, bizimodua halako.

Enara Orbegozo Pindado, Urak daramana, urak dakarrena.

Joseba Ibarguren Peñalver, Ura non, edertasuna han

Joseba Ibarguren Peñalver, Urak dakarrena, urak darama

Estibaliz Lasa Uzkudun, Historia geologikoaren milioika urte, ondoz ondoko harkaitz geruzatan idatzita.

Argazkian saridunetako batzuk, Anoetako udaleko euskara zinegotzi, Bakarne Olanorekin batera.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!