'Gorputza berreskuratzen' ikastaroa Mikelasagasti auditorioan

Ataria 2018ko urtarrilaren 9a

Izen emateak urtarrilaren 19ra arte egin beharko dira udaletxean, liburutegian edo postaz, tsoto@anoeta.eus helbidera idatzita.

Eguneroko bizipenetatik kontzientzia jorratu, gogoeta bultzatu, bakarkako eta taldeko sormena landu eta gorputzaren jabekuntzan sakontzeko balioko du ikastaroak. Nagore Orbeltzu Lacoste dantza eta antzerki irakasleak emango ditu saioak, Tai Chi eta emakumeen Gi-Gongean formatzaile denak.

Urtarrilaren 27an eta otsailaren 3an, 17an eta 24an izango dira saioak, 10:30etik 12:30era, Mikelasasgati auditorioan. Matrikulak 25 euro balio ditu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!