Anoetako eragileen egitarau bateratua

Ataria 2017ko abenduaren 26a

Ernaik, Sarek, Anoetako Emakume Taldeak eta Anoetako Gazte Asanbladak elkarrekin hainbat ekitaldi antolatu dituzte egun hauetarako.

Aurreko ostiralean barrikotea eta antzerkia izan zituzten Gaztetxean eta igandean, baserriz baserri atera ziren kantari. Urtarrilaren 4ra bitartean beste hainbat ekitaldi antolatu dituzte eta kontzertuetan jasotako dirua, Parisen abenduaren 9an egin zen manifestaziorako garraioa ordaintzeko erabiliko da.

Besteak beste, ostiralean, 19:00etan eta Anoetako udaletxeko pleno aretoan Motxilaren umea izeneko emanaldia eskainiko dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!